Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Hezkuntzarako teknologia -itziar- — 2008-10-22 GTM 1 @ 18:07

Denbora pasa ahala, hezkuntzan teknolgiak garrantzi handia hartu du. Interneten hezkuntzari buruzko dokumentu pila bat aurki ditzakegu, adibidez:

24/2007 FORU DEKRETUA, martxoaren 19koa, Nafarroako Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculuma ezartzen duena.

(http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2007/64/Anuncio-0/)

Weborri honetan hezkuntza eta hezkuntzarekin erlazionaturiko legeei buruz informazioa aurki dezakegu.

Web 2.0-ei buruz ere infromazio asko dago:
   Web 2.0 O'Reilly Mediak 2004. urtean erabiltzaileen partehartzean eta informazio elkartrukaketan oinarritzen diren Interneteko web zerbitzuak definitzeko sortutako terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak, komunikaziorako tresnak eta folksonomiak, erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.
(http://eu.wikipedia.org/wiki/Web_2.0)

Hemengo bideo honek ongi azalduko du zer den web 2.0 eta zertarako erabili dezakegun:

(http://es.youtube.com/watch?v=OwWbvdllHVE)

Ondorengo bideoan ikus dezakegu informatikak eduki duen garapena:

(http://es.youtube.com/watch?v=aD4XtZqJu-U)

Nire uztez, informatika eta teknologia ezinbestekoak dira gaur egun hezkuntzarentzat. Erraztasun asko eskeintzen dizkiete ikasleei, baita irakasleei ere. Ikasleei informazioa bilatzen asko laguntzen die, izan ere, oso azkar bila daiteke informazioa interneten bitartez eta gainera, nahi duten gaiari buruz informazio pila aurki dezakete etxetik atera gabe. Bestetik, zenbait ikastetxek edo unibertsitatek eskeintzen dituzten weborrien bidez ikasleak eta irakasleak kontaktuan jartzen ahal dira eta dituzten zalantzak argitu. Gainera, Web 2.0 deiturikoak oso baliagarriak izan daitezke hezkuntzarentzat. Ikasleek beren ariketak egiteko (ikasgai honetan egiten dugun bezala) erabil daitezke edo, bestalde, ikasleek horien bidez beren informazioa edo dokumentu, apunte...baliagarriak konpartitzeko.  Horretaz gain, teknologia edo informatika klaseko zenbait ariketa egiteko erabiltzen bada, klasea erakargarriagoa izango da ikasleentzat, ez baitute zerbait aspergarri eta monotono bezala ikusiko. Beraz, teknologia hezkuntzan erabiltzeak hobekuntza eta erraztasun asko ekartzen ditu.

Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>